Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi - Murias taldeak nota onarekin amaitu du Portugalgo Itzulia
Partekatu:      

Euskadi - Murias taldeak nota onarekin amaitu du Portugalgo Itzulia

12-08-2018

Euskadi-Murias taldeak Portugalgo itzulia burutu du hirugarren aldiz jarraian helburua beteta, saio bat irabazita eta gazteenen aurrerapausoekin. Oscar Rodriguezek itxiera ederra eman dio, 10.a sailkatuta amaierako erlojupekoan, 17 kilometrokoa Fafe hasita eta bukatuta.

Enrique Sanzek besoak altxatu zituen zazpigarren etapan, bigarrena izan eta gero bosgarrenean. Oscar Rodriguezek (1995), berriz, bigarren postuan amaitu du Gazteen sailkapenean, 20.a nagusian. Fernando Barcelo (1996) eta Sergio Samitier (1995) gazteek distirak eskaini dituzte duten maila baieztatzen; Beñat Txoperena eta Aitor Gonzalez taldekideek eskarmentua erakutsi dute eta ihesaldietan sartu dira; eta Gotzon Udondok beste urratsa eman du profesional mailan. Ruben Perezek eta David Echavarriak zazpikotea zuzendu dute.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Garaipen handia lortuta agur esaten diogu itzuli zail honi. Gazteek erakutsi dute hazten ari direla eta maila polita eskaini dute. Oscarrek sendotzen du bere burua egunetik egunera,baita Barcelok eta Samik txirrindulari adimentsuak direla baieztatu dute. Beraz, txirrindulari bikainak ditugu etorkizunari begira eta horregatik garrantzitsua da hainbat eguneko itzulietan lehiatzea prest egoteko hiru astekoetan parte hartzeko hurrengo urtean. Beste taldekideek lan ona bete dute. Azkenik, Oskarren erlokupekoak amaiera itzela eman dio lasterketari".

Bestetik, Edu Prades eta Hector Saez Europako Txapelketan lehiatu dira Glasgow hirian Espainiako selekzioarekin. Euskadi-Murias taldeak ez du atsedenik eta hurrengo astean Tour du Limousin (2.1, Frantzia) arituko da, asteazkenetik igandera.

Argazkia: Volta Portugal

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium