Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, protagonista izatera Portugalen
Partekatu:      

Euskadi-Murias, protagonista izatera Portugalen

31-07-2018

Euskadi-Murias taldea Volta ao Portugal (2.1) itzulian lehiatuko da abuztuaren 1etik 12ra aitzin-etapan eta hamar saiotan ospatuta.

Euskal taldeak multzo gaztea aurkeztuko du Fernando Barceló, Aitor González, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo txirrindulariekin Ruben Perezen zuzendaritzapean.

Aitzin-etapak (1,8 km) eta bakarko erlojupekoak (17,3 km) irekiko eta itxiko dute lasterketa ibilbide gorabeheratsuan eta goi mailako mendateekin, halanola, Torre, laugarren etapan, eta Senhora da Graça, azken aurrekoan. Partaidetza nazioartekoa da eta 21 talde izango dira irteeran.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Moralez beteta goaz eta multzo gaztea dugu. Motako desberdineko txirrindulariak ditugu garaipen aukerak bilatzeko. Beraz, hori lortzeko borrakatuko dugu etxera garaipen bat behintzat ekartzeko gure xede nagusia hori da-eta. Enrique dugu esprintetan sartzeko eta beste txirrindulariak, esaterako, Barceló, Samitier edo Txoperena, beste amaieretan lehiatzeko. Litekeena da beste sailkapenak erdiesten saiatzen, egunetik egunera aztertuko dugu hori. Ohiko itzuli berotsua izaten da eta ongi ezagutzen dugun lasterketa da. Horrenbestez, esperientzia dugu tropel honekin eta espero dugu ahalik eta zuku gehien ateratzea horri".

Beste multzo bat lehiatuko da Donostiako Klasikoan, larunbatean 4, eta Burgoseko Itzulian, abuztuaren 7tik 11ra.

Ibilbidea:
Asteazkena abuztuak 1. Prólogo: Setúbal-Setúbal, 1,8 kms CRI
Osteguna abuztuak 2. 1ª etapa: Alcácer do Sal – Albufeira, 191,8 kms
Ostirala abuztuak 3. 2ª etapa: Beja – Portalegre, 195, 3 kms
Larunbata abzutuak 4. 3ª etapa: Serta – Oliveira do Hospital, 175,9 kms
Igandea abuztuak 5. 4ª etapa: Guarda – Covilha, 171,4 kms
Astelehena abuztuak 6. 5ª etapa: Sabugal – Viseu, 191,7 kms
Asteartea abuztuak 7. Atseden eguna.
Asteazkena abuztuak 8. 6ª etapa: Sernancelhe – Boticas, 165,4 kms
Osteguna abuztuak 9. 7ª etapa: Montalegre – Viana do Castelo (Sta. Luzia), 165,5 kms
Ostirala abuztuak 10. 8ª etapa: Barcelos – Braga, 147,6 kms
Larunbata abuztuak 11. 9ª etapa: Felgueiras – Mondim de Basto (Sra. da Graça), 155,2 kms
Igandea abuztuak 12. 10ª etapa: Fafe – Fafe, 17,3 kms CRI

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium