Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bizkarra eta Euskadi-Murias, munduko mailan Allanadas-en
Partekatu:      

Bizkarra eta Euskadi-Murias, munduko mailan Allanadas-en

15-02-2018

Mikel Bizkarra-k munduko maila erakutsi du, 8. postua erdietsi baitu igotzaile bizkaitarrak Allanadas gainean, Primerako mailakoa eta Andaluziako Itzulian bigarren saioaren amaiera, Otura-tik eta 140 km ostean. Euskadi-Murias-ek 5. postua poltsikoratu du taldekako sailkapenean.

Bizkarrak eraso ere jo du azken igoeran eta zortzigarrena bukatu du Mañaria-koak, Chris Froome txapeldunaren atzetik, baita Wout Poels, saio irabazlea eta liderra, Luis León Sánchez, Tim Wellens, Mikel Landa, Jakob Fuglsang eta Marc Soler aurkarien atzetik ere.

Edu Prades 18. sailkatu da eta Euskadi-Murias taldeak 5. postu bikaina bereganatu du taldekako sailkapenean; Movistar Team, Team Sky, Team LottoNL-Jumbo eta Lotto-Soudal taldeek besterik ez dute gainditu euskal multzoa.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gure taldeak munduko onenen gertuago dago. Bizkarrak egundoko maila azaldu du, Froome edo Landa izarren oso gertutik. Berriro ere, taldeak izaera eta ausardia erakutsi ditu, baita maila duela WorldTour taldeekin lehiatzeko. Horregatik, talde osoa zoriondu nahi dut. Bihar, berriz, jokabide horri eustea da helburua etapa irabazteko aukerak baditugu Jon Aberasturi-rekin".

Bestetik, Euskal Profesional Kontinental taldeak eguneko ihesaldia harrapatu du beste behin; gaur, Enrique Sanz nafarrarekin hain zuzen ere, bederatzi lagunen ihesaldian.

Ostegunean, ibilbide errazagoa aurkituko dute txirrindulariek, 166,1 kilometrokoa Mancha Real eta Herrera bitartean. Euskadi-Murias-ek Jon Aberasturi-ren alde egingo du apustua beraz.

Argazkia: Luis Angel Gomez / Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium