Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi, onenekin Herrera-n
Partekatu:      

Jon Aberasturi, onenekin Herrera-n

16-02-2018

Jon Aberasturi seigarrena izan da Andaluziako Itzuliaren hirugarren etapan, 166,1 kilometrokoa Mancha Real eta Herrera bitartean, eta beste 'top 10' erdietsi du arabarrak taldearentzat. Gainera, euskaldunek taldeen sailkapena irabazi dute.

Profesional Kontinental multzoa protagonista izan da berriro ere. Héctor Sáez-ek eguneko ihesaldia harrapatu du beste behin hiru aurkariekin; helmugatik 12-ra harrapatu du tropelak.

Herrera-ko helmugan, Euskadi-Murias-ek Aberasturi-ren alde egin du lan eta gasteiztarrak seigarren postu ederra bereganatu du. Izan ere, Sacha Modolo -azkarrena izan da italiarra-, Carlos Barbero edo Moreno Hofland aurkariek euskalduna gainditu dute. Taldekakoan, Euskadi-Murias-ek aurreneko postua lortu du; partaidetza, 22 taldekoa da, eta zazpi WorldTour mailakoak dira.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Esprinean zein igotzen maila dugula erakutsi dugu berriro ere. Lan horri esker emaitzak garrantzitsuagoak lortuko ditugu etorkizunean. Bihar, berriz, lehiatuko gara garaipenaren bila Prades-ekin eta Bizkarra-rekin, orain arte egin dugun bezalaxe".

Sailkapen nagusian, Mikel Bizkarra zortzigarrena da. Larunbateko laugarren saioa Alcalá de los Gazules herrian bukatuko da, bi kilometroko aldapan gora eta harbideekin. Ibilbidea gorabeheratsua izango da Sevilla-tik eta 194,7 kilometro beteko dituzte txirrindulariek.

Argazkia: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)