Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Txirrindularitzaren bi aurpegiak Granadan
Partekatu:      

Txirrindularitzaren bi aurpegiak Granadan

14-02-2018

Gari Bravo protagonista nagusia izan da Andaluziako Itzuliaren lehenengo etapan, Mijas-Granada, 197,6 kilometrokoa. Guztira, 170 km eman du gipuzkoarrak ihes eginda eta Tarteko Helmugak irabazi ditu.

Txirrindulariek sei mendate gainditu dituzte, bost azken 90 kilometroetan hain zuzen ere. Aurrenekoan, Bravo- k ihes egin du beste lau txirrindulariekin, Dillier (AG2R), Sicard (DEN), Mas (CJR) eta Juaristi (FUN). Lazkaokoak 170 km egin du lasterketa buruan eta saria jaso du helmugan, Tarteko Helmugak irabazita.

Bestetik, berri txarra Sergio Samitier gazteak eman du erori egin baita 75 kilometroaren inguruan. Izan ere, zauriak izan ditu bai aurpegian baita gorputzako ezkerreko partean, ere, baina ezer larririk gabe. Saioa amaituta, zauriak sendotu dizkiote lasterketaren medikuek helmugan. Ostegun goizean erabakiko da bigarrenean aterako den ala ez.

Helmugan, Edu Prades taldeko onena izan da, 16. sailkatuta; Bravo, Saez eta Bizkarra aurreneko tropelean heldu dira.

Ostegunean, bigarren etapa ospatuko da Granada-ko Otura-tik Alto de las Allanadas-era arte 140 kilometroetan. Azken igoera hori 5,5 km-koa da %9,5 bataz besteko pendizarekin eta %20 aldapekin.

Argazkiak: Luis Angel Gomez / Photo Gomez Sport