Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Itxiera bikaina Andaluzia eta Haut Var itzulietan
Partekatu:      

Itxiera bikaina Andaluzia eta Haut Var itzulietan

18-02-2018

Euskadi-Murias-ek goi mailan bukatu du denboraldiko lehendabiziko zatia. Mikel Bizkarra-k 12. postua bereganatu du Andaluziako Itzulian, eta taldeak 5.a erdietsi du. Frantzian, Fernando Barcelo-k Mendia irabazi du Tour Haut Var itzulian.

Bizkarra onena izan da Barbateko erlojupekoan, 14 kilometrokoa, 49.a, eta 12. postua lortu du sailkapen nagusian; Edu Prades 22.a eta Gari Bravo 28.a Taldeei begira, Euskadi-Murias-ek 5. postu bikaina harrapatu du sailkapenean, Movistar Team, Team Sky, LottoNL-Jumbo eta  Lotto-Soudal multzoen atzetik.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Laburpena oso ona da. Taldeak goi maila erakutsi du Andaluzian eta hori isladatu da taldekako bosgarren postuan. Bizkarra-k onenen gertutik bukatu du, azken erlojupekoa ospatu den arren. Bidea hori da. Beraz, garaipenak laster helduko dira. Talde osoa zoriondu nahi dut. Orain, berriz, atsedena dugu martxoa eta apirila prestatzeko, Catalunya-ko eta Euskal Herri-ko itzuliak, batez ere. Frantzian, berriz, gure lehiakortasuna azaldu dugu berriro ere. Izan ere, Barceló beste podiuma lortu du".

Frantzian, Fernando Barceló protagonista nagusia izan da berriz ere; eguneko ihesaldian eta Mendiko Saria bereganatu du Tour Haut Var itzuliaren bigarren saioan. Helmugan, Cyril Barthe-k maila erakutsi du eta 10.a sailkatu da; beste 'top 10' euskal taldearentzat. 

Argazkia: Luis Ángel Gómez - Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium