Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, lehian Andalucia eta Haut Var itzulietan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, lehian Andalucia eta Haut Var itzulietan

17-02-2018

Euskadi-Murias-ek goi mailari eutsi dio eta 5.a da taldekako sailkapenean da Andaluciako Itzulian, laugarren etapa ospatuta, 194,7 kilometrokoa Sevilla eta Alcala de Gazules aldapa bitartean. Edu Prades 12. helmugaratu da eta Mikel Bizkarra 9.a da sailkapen nagusian.

Hasiera azkarra izan du saioak eta 50 kilometrora arte ez da osatu eguneko ihesaldia. Las Palomas (1ª) mendatean, berriz, lasterketa aukeratu egin da, eta Amador-rek eta Vanmarcke-k lasterketa burua hartu dute. Bizkarra eta Prades aurreneko tropelean ibili dira egun osoan.

Azken igoeran, motza eta harbideekin, Prades onenen aurka lehiatu da eta 12. postua bereganatu du helmugan; Bizkarra 21.a eta Bravo 35.a heldu dira. Horrenbestez, euskal taldeak 5. postua lortu du etapan eta postu hori du ere taldeen sailkapenean, Movistar Team, LottoNL-Jumbo, Team Sky eta Lotto-Soudal multzoen atzetik besterik ez. Partaidetza 22 taldekoa da, zazpi WorldTour mailakoak hain zuzen ere.

Bakarkako erlojupekoak amaiera emango dio itzuliari igandean, 13,5 kilometrokoa Barbate-n, Cadiz-en. Sailkapen nagusian, Bizkarra-k eta Prades-ek aukerak dituzte aurreneko postuetan bukatzeko; izan ere, 9.a eta 12. dira nagusian, hurrenez hurren.

Frantzian, Fernando Barceló eguneko protagonista izan da, 130 kilometro ihes eginda. Bikain azaldu da aragoiarra lasterketa burua izan baita bi multzo desberdinetan. Helmugan, Julen Irizar eta Cyril Barthe buruko tropelean amaitu dira, 29.a eta 32.a, hurrenez hurren. Eguna euritsua izan da eta 10 gradu ingurukoa, hain zuzen ere.

Argazkia: Luis Ángel Gómez (Photo Gómez Sport)

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium