Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bizkarra eta Bravo, egundokoa Cerler gainean
Partekatu:      

Bizkarra eta Bravo, egundokoa Cerler gainean

13-05-2018

Mikel Bizkarrak sekulako garaipena sinatu du Euskadi-Murias taldearentzat Cerler gainean, Aragoiko Itzuliaren hirugarren eta azken etapan, 126 kilometrokoa Sabiñanigotik aterata.
 
Gari Bravo bigarrena helmugaratu da eta sinestezina biribildu du. Sailkapen nagusian, Bizkarrak podiuma zapaldu du, hirugarren sailkaturik, eta Bravo bosgarrena izan da. Bizkaitarrak Mendiko Saria irabazi du gainera; Jon Aberasturik, berriz, Erregulartasuna poltsikoratu du; eta Euskadi-Murias Taldekakoan nagusitu da.
 
Fernando Barceló, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena beste taldekideak izan dira itzulian, Ruben Perez zuzendaritzapean.
 
Tropelak kontrolpean izan du bost gizonen ihesaldia Euskadi-Murias buruan Movistar Team lagunduta. Azken igoeran, bi aldiz jo du erasoa Bizkarrak eta nahiko aldea lortu du bigarren ahaleginean besoak altxatzeko helmugan, eta Bravo bigarrena sailkatzen zen. Beraz, taldearen birpasa bikaina da; izan ere, denboraldiko lehendabiziko bi garaipenak lortu ditu Aberasturi ostiralean gailendu zen-eta.
 
Jon Odriozola, kirol managerra: "Nire poztasuna nabarmendu nahi dut multzo zoragarri honekin lan egiteagatik. Euskadi txirrindularitzaren maila gorenera heldu da. Apaltasunarekin lan egiten jarraituko dugu, baina ilusio eta gogo berdinekin. Eskerrik asko zoriondu gaituzten guztiei eta garaipen hauetaz gozatzen dutenei".
 
4 Jours de Dunkerque itzulian, Héctor Saez protagonista nagusia izan da eguneko ihesaldian berriro ere eta zazpigarren postua erdietsi du gainera. Hortaz, aste polita bete du taldeak Frantzian.
 
Euskal taldea beste bi itzulitan lehiatuko da aste honetan, Tour of Norway (2.HC), asteazkenetik igandera, eta Paris-Arras Tour (2.2), ostiraletik igandera.
 
Argazkia: Photo Gomez Sport