Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi, hirugarrena eta liderra Zaragozan
Partekatu:      

Jon Aberasturi, hirugarrena eta liderra Zaragozan

12-05-2018

Jon Aberasturik hirugarren postua poltsikoratu du Aragoiko Itzuliaren (2.1) bigarren etapan, 178 km Huesca eta Zaragoza bitartean. Arabarrak maillot horiari eutsi dio.

Euskadi-Muriasek tropelaren burua hartu du hasieratik eta lau txirrindularien ihesaldia harrapatu du 35 kilometrotara. Haizeak lasterketa apurtu du gero. Aberasturi aurrean izan da eta garaipenaren baila jo du esprina; ezin izan du abiadura osoa eman eta hirugarren postua eskuratu du amaieran. Matteo Malucelli (AND) italiarrak irabazi du saioa.

Aberasturi liderra da sailkapen nagusian, baita Mendiko eta Erregulartasunaren maillotak jantzi ditu podiumean. Oscar Rodriguez nafarrak, berriz, ez da atera atzoko erorikoa dela-eta, belaunean minduta. Itzulia bihar bukatuko da saio motzean, 126 km, Sabiñanigotik Cerler gainera, 12,3 kilometroko igoera %5,9ra.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Lidergoari eusten diogu beste egunez eta Jonek oso gertu izan du garaipena etapan. Orain, hirugarren postuak gazi-gozo zaporea du, baina garrantzitsua da erakustea egunero lehiatzen garela irabazteko talde onenen aurka. Liderrak gara sailkapen askotan eta taldea ez da jaisten podiumetik. Hau da bidea".

Bestetik, Héctor Saez protagonista izan da 4 Jours de Dunkerque  (2.HC, Frantzia) itzulian, Wormhout-Cassel, 178,7 km. Izan ere, 18 gizonen ihesaldia harrapatu du baita lasterketa burua izan da beste aurkari batekin. Amaieran, André Greipel (LTS) nagusitu da, indartsuena, eta Aitor Gonzalez 20. sailkatu da.

Argazkia: Photo Gomez Sport