Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias Aragoiko Itzulian lehiatuko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias Aragoiko Itzulian lehiatuko da

10-05-2018

Euskadi-Murias Aragoiko Itzulia (2.1) proban lehiatuko da asteburuan, ostiraletik igandera eta hiru etapatan. Itzulia ez zen antolatzen 2005 urtetik. 

Jon Aberasturi, Fernando Barceló, Gari Bravo, Mikel Bizkarra, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Beñat Txoperena euskal taldearen zazpi txirrindulariak izango dira. Beste multzo bat 4 Jours de Dunkerque itzulian aritzen da aste honetan.

Rubén Perez, kirol zuzendaria: "Hasteko, antolatzaileak zoriondu nahi dut lasterketa hau berreskuratu dutelako. Talde indartsua eta asmo handikoa aurkeztuko dugu. Ibilbidea ikasi dugu eta gure txirrindulariei zuku gehien ateratzen saiatuko gara. Ibilbideak denetarik du. Aurreneko saioa lasaiena dela ematen du, Castillo gainean amaituta maldan gora. Bigarrena, berriz, askoz zailagoa izango da; haizeak gogortuko du eta ziur asko tropela hautsita helduko da. Azkena motza eta urdaria da, Cerler mendatean bukatuta non irabazlea erabakiko den".

Ibilbidea:
Ostirala. 1ª etapa: Teruel - Caspe, 180 km
Larunbata. 2ª etapa: Huesca - Zaragoza, 194 km
Igandea. 3ª etapa: Sabiñánigo - Cerler, 126 km

Aurreneko saioa erripan bukatuko da, 2,2 km %3,4ra. Bigarrenean, berriz, esprina espero da Zaragozan. Itzulia hirugarren eta azken etapan erabakiko da, Cerler gainean, 12,3 km %5,9ra.

Partaidetza 20 taldekoa da; hain zuzen ere, WorldTourreko bat, 10 Profesional Kontinental eta bederatzi Kontinental mailakoak.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium