Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak maila erakutsi du Frantzian
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak maila erakutsi du Frantzian

17-05-2019

Euskadi-Murias lehiatu da garaipena lortzeko Frantziako 4 Jours de Dunkerqueko laugarren etapan, 186 km Fort-Mahon-Plage eta Le Portel bitartean.

Urko Berrade hasiberria protagonista izan da, 160 km lasterketa buruan beste bi txirrindulariekin. Nafar gaztea bigarrena da Mendiko Sarian.

15era harrapatuta, Héctor Sáez oso ondo aritu da eta 13 gizonen onenen multzoan helmugaratu da eta orain 10.a da sailkapen nagusian. Cyril Barthe, berriz, bigarren taldean heldu da 19ra eta 17.a da. Bryan Coquard frantsesak (VCB) saioa irabazi du eta Mike Teunissen (TJV) liderra da. Aritz Bagüés eta Daniel Viejo beste taldekideak dira Frantzian.

Bestetik, Aragoiko Itzulian euskal taldeak ez du kiderik sartu haizea eraginiko aurreneko multzoan. Enrique Sanz, Fernando Barceló, Mario González eta Sergio Samitier 40ra heltzen ziren. Justin Jules (WVA) nagusitu da eta liderra da beraz.

Taldeak aukera izango du bigarren saioan, 186 km Sadaba eta Canfranc bitartean eta lau mendateekin, Santa Bárbara (3ª), San Juan de la Peña (2ª), Oroel (2ª) eta Somport (3ª) gainean bukatuta, 9,2 km %2,9ra.

Argazkia: Photo Gomez Sport