Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, mugarik gabe Aragoiko Itzulian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, mugarik gabe Aragoiko Itzulian

15-05-2019

Euskadi-Murias Aragoiko Itzulian lehiatuko da asteburuan, hiru etapatan, ostiraletik igandera. Helburua da garaipen bat lortzea eta errepidean burua agertzea beti bezalaxe.

Fernando Barceló, Mario González, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Samitier, Enrique Sanz, Sergio Rodríguez eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak dira, Ruben Perezen zuzendaritzapean.

Sergio Samitier: "Etxeko lasterketa da, gure Itzulia, eta ilusio bereziarekin aurre egiten diogu, beraz. Ibilbidea guretzat aproposena ez den arren, burua azaltzen saiatuko gara, iaz bezala, eta konfiantza osoa dugu Enriquerengan saio bat irabazteko".

Esprina espero da aurreneko saioan; bigarrenean, berriz, ibilbidea bihurriagoa da. Hain zuzen, lau mendate dituzte txirrindulariek azken 80 kilometroetan, Santa Bárbara (3ª), San Juan de la Peña (2ª), Oroel (2ª) eta Somport (3ª) gainean dago helmuga, 9,2 kilometro %2,9ra. Azkenik, haizeak dena erabaki lezake azken egunean Zaragozan. Hiru egunak 16:30ean inguruan bukatzekoak dira.

Ibilbidea:
Ostirala. 1. etapa: Andorra (Teruel) - Calatayud, 186,2 km
Larunbata. 2. etapa: Sadaba - Canfranc, 186,2 km
Igandea. 3. etapa: Huesca - Zaragoza, 127,4 km

Partaidetza 20 taldekoa da eta 11 dira Lehenengo eta Bigarren mailakoak. Helmugetan gainsariak banatuko dira, 10, 6 eta 4 segundo; esprint berezietan, ordea, 3, 2 eta 1 izango dira.

Beste multzo bat Frantziako Dunkerqueko 4 Egunetan aritzen da astean, Aritz Bagüés, Cyril Barthe, Urko Berrade, Héctor Sáez eta Dani Viejo; Ander Barrenetxea eta Julen Irizar taldekideek, berriz, lasterketa utzi zuten atzo. Barthe gazteak zazpigarren postua bereganatu zuen lehendabiziko etapan.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium