Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Prades eta Bizkarra, onenekin Oviedon
Partekatu:      

Prades eta Bizkarra, onenekin Oviedon

29-04-2018

Edu Prades eta Mikel Bizkarra onenekin helmugaratu dira Asturias Itzuliko hirugarren eta azken etapan, Cangas del Narcea eta Oviedo bitartean (118 km).

Bost txirrindulari lasterketa burua izan dira; Fernando Barcelok, berriz, gero harrapatu du ihesaldia beste bi aurkariekin. Aragoiarrak Toscaf Saria erdietsi du eta podiuma zapaldu du beraz.

Helmugan, Prades, 7.a, eta Bizkarra, 15.a, gizonen indartsuenen multzoan heldu dira, El Violeo (2ª) mendatea igota. W52-Porto taldeko Ricardo Mestre portugaldarrak garaipena erdietsi du. Sailkapen nagusian, Richard Carapaz (MOV) nagusitu da; Bizkarra 11. eta Prades 12. sailkatuta, hurrenez hurren.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Gure bide ederrari eutsi diogu eta Prades eta Bizkarra onenekin sartu dira. Lehiatzen eta maila polita ematen jarraitzen dugu, beti garaipena lortzetik gertu; Asturiasen, El Acebo egunean bakarrik ihes egin zitzaigun emaitza. Izan ere, lasterketaren ardura hartu dugu eta ausartak izan gara, talde indartsua garela erakusten edonon".

Hurrengo astean, euskal taldeak bi itzulitan parte hartuko du, Tour Yorkshire (2.HC) eta Vuelta a Madrid (2.1).

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium