Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Saririk gabeko lana Acebon
Partekatu:      

Saririk gabeko lana Acebon

28-04-2018

Euskadi-Murias taldeak marka utzi du berriro ere Asturiasko Itzuliaren bigarren saioan (Soto de Ribera-Alto el Acebo, 166 km), oraingoan, berriz, saririk gabe taldearen lan itzelaren ondoren, bereziki Mikel Aristirena.

Berriro ere, Euskadi-Muriasek lasterketaren ardura hartu du Postobon taldeko Duarte eta Aguirre kideen ihesaldia eusteko eta tropela argaldu du azken igoeraren baino lehen. Hain zuzen ere, Aristiren lana bikaina izan da. Helmugan, Mikel Bizkarra eta Edu Prades 14.a eta 15.a sailkatu dira, hurrenez hurren.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Irabazteko lehiatu gara, baina egun batzuetan hori gauzatzea ez dela erraza konturatu gara; beste taldeak daude, hainbat lasterketetan parte hartzen dugu eta egun asko dira. Horregatik nekea somatzeko aukera da. Edonola ere, gure bidea jarraitu behar dugu. Oso gertu izan ditugu garaipenak eta ezin dugu ahaztu egiten ari garen denboraldia eta ematen ari garen goi maila".

Lasterketa igandean bukatuko da, 119 kilometro bakarrik Cangas de Narcea eta Oviedo bitartean, Violeo (2ª) gainarekin helmugatik 7 kilometrotara.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium