Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias lehia ematera Asturiasen
Partekatu:      

Euskadi-Murias lehia ematera Asturiasen

02-05-2019

Euskadi-Murias taldeak helburu nagusiak ditu Asturiasko Itzulian, ostiraletik igandera ospatuta hiru menditsu etapatan.

Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mario González, Beñat Intxausti, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez eta Daniel Viejo zazpi txirrindulariak dira, Ruben Perezen zuzendaritzapean. Oscar Rodriguez eta Bravo lehiatzera itzultzen dira gaixorik izan ostean; Bizkarra eta Iturria, ordea, onenekin lehiatu ziren Alpeetako Tourrean joan den astean.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Movistar izango da gure aurkari nagusia; izan ere, Italiako Giroaren multzoarekin aterako da. Beraz, erronka ederra izango da guretzat etapa bat irabazten saiatzen. Ilusioz beteta helduko gara Alpeetan nabarmenduta eta Gaztela eta Leonen irabazi eta gero. Horregatik, ahalik eta handiena lortzeko borratuko dugu errepidean beti bezala".

Ibilbideak mendiak ditu egunero, maldan gorako amaierarik ez den arren. Hasteko, bost mendate dituzte txirrindulariek ostiralean, Carabanzo (2 km / 10%) da azkena, helmugatik sei kilometrora. Larunbatean, berriz, etapa nagusia da Acebo (9,2 km / 8,2%) igoko dutelako 19 kilometrora. Azkenik, Violeo mendateak (2,7 km / 10,5%) erabakiko du azken eguna, zortzira.

Ibilbidea:
Ostirala. 1. etapa: Oviedo - Pola de Lena, 179,2 km
Larunbata. 2. etapa: Soto de Ribera - Cangas del Narcea, 171,1 km
Igandea. 3. etapa: Cangas del Narcea - Oviedo, 119 km

Guztira, 16 talde izango dira irteeran ostiralean, hain zuzen, zortzi dira Lehenengo eta Bigarren mailakoak. Bestetik, Euskadi-Murias taldea Tour de Yorkshire itzulian arituko da ostegunetik igandera, honako txirrindulariekin, Mikel Aristi, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Rodríguez eta Héctor Sáez, David Echavarri zuzenduta.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium