Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak garaipena bilatu du Asturiasen eta Yorkshiren
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak garaipena bilatu du Asturiasen eta Yorkshiren

05-05-2019

Euskadi-Murias taldeak garaipena bilatu du Asturiasko Itzuliaren hirugarren eta azken saioan, 119 kilometro Cangas de Narcea eta Oviedo bitartean. Mikel Bizkarrak zortzigarren postua eskuratu du sailkapen nagusian.

Jon Odriozolaren euskal taldeak ihesaldia borrokatu du eta helburua lortu du Mario Gonzalezekin. Kantabriarra oso ondo aritu da eta Violeo mendatean besterik ez dute harrapatu, 10era. Bizkarrak lekukoa hartzen zuen eta erasoa jotzen zuen, zorterik gabe baina.

Helmugan, Mario Gonzalez eta Mikel Bizkarra taldekideek 11. eta 13. postuak lortu dituzte, hurrenez hurren; W52 taldeko Edgar Pinto portugaldarrak saioa irabazi du. Movistar taldeko Ricard Carapaz, berriz, gailendu da nagusian, eta hiru "murias" ziren aurreneko 15en artean: Bizkarra 8.a, Oscar Rodriguez 11.a eta Gari Bravo 15.a. Taldekakoan, Euskadi-Muriasek hirugarren postua erdietsi du.

Mikel Bizkarra: "Etapa ederra egin du taldeak. Asmoa genuen ihesaldia harrapatzeko eta Mariok lortu egin du. Viole mendateari begira, Iturriak sekulako lana egin du. Mario harrapatuta, ni saiatu naiz baina ez dut alderik egin lortu. Ez dugu garaipena lortu, beraz. Edonola ere, saiatu gara hainbat aldiz eta pozik nago taldea eginiko itzuliarekin eta lanarekin, izan ere, asko nabarmendu gara errepidean".

YORKSHIRE

Yorkshireko Tourrean, Britainia Handian, euskal taldeak azaldu du burua laugarren eta azken etapan, 175 km Halifax eta Leeds bitartean. Julen Irizarrek helburua lortu du eguneko ihesaldia harrapatuta beste zortzi aurkariekin, Pierre Rolland eta Jonathan Hivert haien artean.

Azken zatian, Cyril Barthek Team Ineos taldearen eta Chris Froome erasoari eutsi dio eta 12. postua sinatu du. Greg van Avermaet (CCC) belgikarrak irabazi du etapa; Christopher Lawless (INS), berriz, sailkapen nagusia.

Hurrengo lasterketak lau itzuli izango dira hain zuzen: Madril (maiatzatik 10etik 12ra), Dunkerqueko 4 Egunak (14tik 19ra), Aragoi (17tik 19ra) eta A Travers les Hauts de France (24tik 26ra).

Argazkia: Photo Gomez Sport