Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak indarra erakutsi du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak indarra erakutsi du

03-05-2019

Euskadi-Murias taldeak sendotasuna erakutsi du Asturiasko Itzuliaren lehendabiziko etapan, 179,2 kilometro Ovideotik Pola de Lenara; Cyril Barthek, berriz, bederatzigarren postua poltsikoratu du Yorkshiren.

Asturiasen, ibilbideak bost mendate zituen; Carabanzo zen azkena, helmugatik 6ra. Taldearen bost txirrindulari sartu dira aurreneko multzoan (27 guztira): Mario González (12°), Gari Bravo (17º), Mikel Iturria (21º), Óscar Rodríguez (22º) eta Mikel Bizkarra (27º). Bizkarra nabarmendu da azken igoeran erasotzen.

Larunbatean, etapa nagusia ospatuko da: La Espina eta Acebo mendateak dira tartean, azken hori 19ra.

Yorkshireko Tourrean, Cyril Barthe onena izan da helmugan, bederatzigarren sailkatuta esprinean, egun hotzean baina euririk gabekoa, 132 kilometro betetzeko Barnsley eta Bedale bitartean. Julen Irizar, 13a., eta Hector Saez taldekideak sendo azaldu dira bukaeran. Larunbateko saioa, berriz, gorabeheratsuagoa da; bost mendate ditu motza den arren, 132 km berriro ere.

Mikel Aristik, berriz, ez du lesiorik hasiera batean, azterketa medikua izan ostean Bilbon.

Argazkia: Photo Gomez Sport