Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak Burgos du erronka
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak Burgos du erronka

12-08-2019

Euskadi-Murias Burgoseko Itzulian lehiatuko da aste honetan bost etapatan asteartetik larunbatera Espainiako Itzuliari aurre egin baino lehen.

Fernando Barceló, Cyril Barthe, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz zazpi txirrindulariak dira, Ruben Pérez zuzenduta. Multzoa moralez beteta helduko da Portugalgo Itzulian bi saio gareipen lorturik.

Ibilbide menditsua du Burgosek eta Picón Blanco, ostegunean, eta Lagunas de Neila, larunbatean, mendateetan erabakiko da lasterketa. Beste hiru saio maldan gora bukatuko dira: Mirador del Castillo (asteartea), Lerma (asteazkena) eta Clunia (ostirala).

Guztira 18 taldek hartuko dute parte: WorldTour mailako lau, Dimension Data, Movistar Team, Team Ineos, UAE Team Emirates, eta 11 Kontinental Profesionalak, Euskadi-Murias, Androni-Giocattoli, Burgos-BH, Caja Rural-RGA, Delko Marseille, Gazprom-Rusvelo, Israel Cycling Academy, Nippo Vini Fantini, Vital Concept, W52-FC Porto eta Wanty-Gobert.

Ibilbidea:
Asteartea. 1. etapa: Burgos (Catedral) – Burgos (Mirador del Castillo), 162 km
Asteazkena. 2. etapa: Gumiel de Izán – Lerma, 155 km
Osteguna. 3. etapa: Sargentes de La Lora – Picón Blanco (Espinosa de los Monteros), 150 km
Ostirala. 4. etapa: Atapuerca – Ciudad Romana de Clunia, 174 km
Larunbata. 5. etapa: Santo Domingo de Silos – Lagunas de Neila, 146 km

Euskadi-Murias taldearen beste multzo.bat Norvegiako Arctic Race ASOko itzulian arituko da lau etapatan ostegunetik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport