Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias agertzen hasi da 3. etapan
Partekatu:      

Euskadi-Murias agertzen hasi da 3. etapan

27-08-2018


Edu Prades eta Jon Aberasturi 20 onenen artean sailkatu dira Espainiako Itzuliaren hirugarren etapan, 178,2 kilometro Mijas eta Alhurin de la Torre bitartean. Berriro ere, Héctor Sáez protagonista izan da.

Saez sartu da eguneko ihesaldian bigarren egunez beste bost txirrindulariekin, Rolland (EDF), Peters (ALM), Maté (COF), Simón (BBH) eta Molina (CJR). Sei horiek Madroño (1ª) eta El Viento (3ª) mendateak gainditu dituzte.

Azken kilometroetan, Prades eta Aberasturi onenen gertutik izateko lehiatu dira eta 16. eta 19. sailkatu dira, hurrenez hurren. Elia Viviani (QST) azkarrena izan da eta Michal Kwiatkowski (SKY) liderra da.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Garrantzitsuena lortu egin dugu, ihesaldian sartzea hain zuzen ere. Beraz, Hectorrek maila itzela duela erakutsi du. Saioa esprinean erabaki den arren, 2.600 metroko desnibela izan du ibilbideak. Helmugatik begira, Jonek konfiantzarik eza du eta ezin izan leku aproposa hartu. Edonola ere, seinale ona da eta hurrengo egunean aurrerago egongo da ziur asko".

Laugarren etapak ibilbide menditsua aurkezten du: Lehenengo mailako bi mendateekin, azkena helmugan bertan, Alfacar, 12,4 km %5,4ra. Guztira 161,4 kilometro izango dira Velez-Malaga aterata.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium