Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aparteko saioa Euskadi-Murias taldearentzat; Edu Prades; 4.
Partekatu:      

Aparteko saioa Euskadi-Murias taldearentzat; Edu Prades; 4.

31-08-2018

Edu Prades lehiatu da garaipena lortzeko Espainiako Vueltan, laugarren sailkaturik Pozo Alconeko helmugan, zazpigarren etaparen amaieran, 185,7 kilometroko saioan Puerto Lumbrerasetik. Óscar Rodríguez eguneko ihesaldian sartu da egun itzela biribiltzeko Euskadi-Murias taldearentzat.

Irabazlea Tony Gallopin, Peter Sagan eta Alejandro Valverde txirrindulariek besterik ez dute Prades gainditu maldan gorako helmugan eta indartsuenen arteko lehian. Beraz, laugarren postua bikaina da Jon Odriozolaren euskal taldearen aurreneko partaidetzan itzuli handian.

Óscar Rodríguezek eguneko ihesaldia harrapatzen zuen lehendabiziko helburua beteta, beste sei txirrindulariekin, Woods, De Tier, Gougeard, Conci, Ravasi, WorldTourrekoak, eta Aranburu.

Edu Prades: "Oso pozik nago sentzazioak onenak ez ziren-eta. Edonola ere, dena eman dut. Orain arte postu onak lortuta nuen beste lasterketa garrantzitsuetan, baina honek dena gainditzen du. Bestetik, Oscarrek ihesaldia harrapatu du. Beraz, oso ondo atera da etapa munduko txirrindularirik eta talderik onenen aurka. Emaitzak baieztaten du gure sasoi bikaina. Hemendik aurrera egunero lehiatzen jarraituko dugu denok. Etapa irabaztea posiblea da, zergaitik ez?

Jon Odriozola, kirol managerra: "Esprint hori lehiatzea Sagan eta Valverde aurkarien aurka aurreneko garaipena da niretzat Vueltan. Sekulako emaitza da eta denok eman behar diogu garrantzia etxean. Talde honek egunero hausten ditu mugak eta hitzik uzten dit horrek. Bide horri eutsi behar diogu eta arrakasta helduko da gainditu ezin den denboraldian".

Argazkia: Photo Gomez Sport