Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Aritz Bagüesek saio ederra bete du Alfacarren
Partekatu:      

Aritz Bagüesek saio ederra bete du Alfacarren

28-08-2018

Aritz Bagües protagonista nagusia izan da Espainiako Vueltaren laugarren etapan, Vélez-Málaga - Alfacar/Sierra de Alfaguara, 161,4 kilometrokoa. Txirrindulari gipuzkoarrak oso gertu zuen top10, 11. sailkaturik.

Hirugarren egunez, Euskadi-Muriasek nortasuna erakutsi du Andaluziako zaletasunaren aurrean eta buruan azaldu da. Baguesek eguneko ihesaldia harrapatu du, Maté, Rolland, Gastauer, Wallays, Stalnov, King, Boom eta Cabedo aurkariekin batera. Zortzi horiek garaipena lortzeko lehiatu dira eguzkitan; Ben King (DDD) indartsuena zen eta Mikel Kwiatkowski (SKY) liderra da.

Baguesek berotasuna jasan du Alfacar (1ª) azken igoeran eta oso gertu izan du top10, 11. postua poltsikoratu du amaieran. Izan ere, faborito batzuek gainditu dute gipuzkoarra azken metroetan zoritxarrez. Mikel Bizkarra eta Mikel Iturria 50 onenen artean helmugaratu dira. Hortaz, Jon Odriozolaren taldea 11. izan da WorldTourreko 18 taldeen aurka.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Gure izaera erakutsi dugu, ihesaldian hirugarren egunez. Gaur arrakasta izan du, baina ez zen ibilbide onena Aritzentzat, itxaropenak genituen arren. Beraz, azken igoeran luze egin zaio eta berotasuna nabaritu du gorputzan. Edonola ere, taldearen maila itzela izan da, eta Bizkarra eta Iturria saiatu dira onenen ahalik eta gertuen izaten".

Bosgarren saioa Granada eta Roquetas del Mar bitartean izango da (188,7 km), eta El Marchal (2ª) mendatea izango dute txirrindulariek helmugatik 26,7 kilometrora.

Argazkia: Photo Gomez Sport