Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Bizkarra, itzel La Rabassan; Euskadi-Murias 5. taldea Andorran
Partekatu:      

Bizkarra, itzel La Rabassan; Euskadi-Murias 5. taldea Andorran

14-09-2018

Hirugarren astea den arren eta itzulia igandean amaituko den arren, Euskadi-Muriasek beste erakustaldia eskaini du, bosgarren taldea Espainiako Vueltako 19. etapan, 154,4 kilometrokoa Lleida eta Coll de La Rabassa bitartean. Mikel Bizkarrak igotzeko dohainak erakutsi ditu eta 18. helmugaratu da.

Beste behin, Jon Odriozolaren euskal multzoak ezin hobeto egin du. Bizkarra onenen artean igotzen zen eta 18. postua eskuratzen zuen, 11.enarengandik oso gertu. Aurreneko hamarrak honako hauek ziren: Pinot, Yates, Kruijkswijk, Urán, López, Mas, Kelderman, Valverde, Gallopin eta Quintana. Héctor Sáez eta Mikel Iturria, berriz, taldekideek 25. eta 32. postuak erdiesten zituzten, hurrenez hurren.

Horri esker, Euskadi-Muriasek taldekako bosgarren postua lortu du; Astana, Movistar Team, Mitchelton-Scott eta Groupama-FDJ taldeek besterik ez dute gainditu. Nagusian, 11.a da eta oso gertu du 10.a. Bakarkoan, Bizkarrak beste urratsa eman du eta 18.a da.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Bizkarrak egundoko saioa egin du, onenen taldean eta hamar onenen oso gertutik. Taldearen jokabidea sekulakoa izan da, bosgarrena helmugan, saio zailean eta hirugarren astean. Beraz, oso harro nago. Oraindik bi etapa ditugu aurretik eta lehiatzen jarraitzeko asmoa dugu orain arteko mailari eusteko Vuelta biribiltzeko".

Larunbatean, 97,3 kilometroko ibilbide menditsuari aurre egingo diote txirrindulariek; Lehenengo mailako hiru mendate tartean Coll de la Gallina hormaren aurretik, 3,5 kilometro %8,7ra.

Argazkia: Photo Gomez Sport



Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium