Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek eta euskal zaletasunak kemena erakutsi dute
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek eta euskal zaletasunak kemena erakutsi dute

12-09-2018

Euskadi-Murias taldeak kemena azaldu du eta zaleen babesari erantzuten saiatu da. Izan ere, euskal zaleak erakutsi dute munduko onena direla Espainiako Vueltaren 17. etapa ikusgarrian, 157 kilometrokoa Getxo eta Bizkaiko Behatokia bitartean.

Euskal zaletuek dena eman dute etxeko taldearen alde ibilbide osoan, batez ere amaieran Oiz Mendatean. Tropelako txirrindulari guztiek berotasun hori nabarmendu dute.

26 gizonek ihes egin dute tropeletik eta Hector Saez zen bitartean, Nibali, Majka, De la Cruz, Mollema, Zakarin, Fraile, Castroviejo ziren bertan. Euskadi-Muriasek nortasuna baieaztatu du eta tropela burua hartu du nortasuna erakusten.

Helmugan, Saez 16. helmugaratu da, Oscar Rodriguez 30. sailkatu da eta Bizkarra 42. Nagusian, berriz, Bizkarrak 20. postuari eusten dio eta Euskadi-Murias 11.a da taldekakoan.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Batez ere, zaleen babesa ez dudala inoiz hainbeste nabaritu nabarmendu nahi dut, ezta Euskaltel egunik oparoenetan ere. Euskadi taldea itzuli da maila gorenera haiei esker. Eskerrik asko! Taldeak dena eman nahi zuen zaleen alde eta sekulako lana egin du. Hector oso ongi aritu da ihesaldian; Oscar, berriz, bikain aritu da, atzeratuta geratu den arren Aruren erorketa zela-eta".

Vueltako 18. etapak ibilbidea leuna izango du, 186,1 kilometrokoa Ejea de Caballeros eta Lleida bitartean.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium