Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak helburua bete du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak helburua bete du

26-08-2018

Edu Prades Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da Caminito del Rey helmugan, Espainiko Itzuliaren bigarren saioaren amaiera. Euskal taldea protagonista izan da Hector Saez  ihelsadian sartu da-eta.

Saezek eguneko ihesaldia harrapatu du beraz, beste sei aurkariekin, De Gendt, Rolland, Gougeard, Lastra, Torres eta Maté. Tropelak, berriz, ez du baimena eman eta gertu izan ditu iheslariak. Azken igoeran, Edu Prades eta Oscar Rodriguez onenen gertutik izan da. Alejandro Valverdek (MOV) saioa irabazi du eta Michal Kwiatkowski (SKY) liderra da.

Rubén Pérez, kirol zuzendaria: "Eguneko helburua bete dugu ihesaldia harrapatzen. Etapa gogorra izan da, beroa eta erritmoa direla-eta. Lehendabiziko egunak zailak dira. Edonola ere, onenen gertutik izan ditugu Edu Pradesek eta Oscar Rodriguezek. Pixkanaka lasterketa sartzen espero dugu hiru asteak dira-eta. Bestetik, Jon Aberasturi ongi gainditu du eguna".

Hirugarren etapa Mijas eta Alhurin de la Torre bitartean izango da, 178,2 kilometrokoa. Ibilbide menditsua izango da aurreneko zatian, izan ere, Puerto del Madrono (1ª) mendatea igoko dute txirrindulariek; bigarren partea, ordea, errezagoa izango da.

Etorkizuneko Tourrean, Fernando Barcelo gaztea 12. sailkatu da sailkapen nagusian, saio ederra poltsikoratuta larunbatean.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium