Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Muriasek itxiera ederra eman dio Espainiko Vueltari Madrilen
Partekatu:      

Euskadi-Muriasek itxiera ederra eman dio Espainiko Vueltari Madrilen

16-09-2018

Espainiako Vuelta Madrilen amaitu da eta Euskadi-Murias protagonista izan da berriro ere. Izan ere, Jon Aberasturi lehiatu da garaipena lortzeko, seigarrena La Castellanan, amaiera ederra ematen taldeak burutu duen proba bikainari, aurreneko aldiz hiru asteko itzulian.

Mikel Iturriak eta Gari Bravok ihes egin dute azken saioan. Amaieran, Jon Aberasturi seigarren sailkatu da; Aritz Bagüés 13.a eta Edu Prades 21.a. Euskadi-Murias talde onena zen Madrilen.

Gogoratzeko da Oscar Rodríguezen garaipena La Camperonan baita izaera eta lehiakortasina erakusten -ihes eginda 12 etapatan- eredu izan da ere. Gainera, emaitzak erdietsi ditu, 11 aldiz lehendabiziko 15etan: Prades laugarren izan zen Pozo Alconen eta Jon Aberasturi seigarren, zazpigarren eta zortzigarren Madrilen, Lleidan eta Bermillo de Sayagon, hurrenez hurren. Nagusian, Mikel Bizkarrak 17. amaitu du eta taldeak hamargarren bukatu du Taldekakoan.

Jon Aberasturi, Aritz Bagüés, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Edu Prades, Óscar Rodríguez eta Héctor Sáez zortzi txirrindulariak izan dira Rubén Pérez eta Xabier Muriel zuzenduta.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Bukaera arte lehiatu gara. Bikaina baino gehiagoko lasterketa biribildu dugu. Gainera, zaleen bihotzetara heldu da taldea. Ez dut hitzik bizi duguna deskribatzeko. Talde gaztea, ilusioz beteta eta nortasunarekin dugula nabarmendu nahi dut eta horregatik ezinezkoak lortu ditugu: onenei irabaztea eta jarraitutako ametzak lortzea. Oiz etapa hunkigarria izan da. Egundokoa izan zen bizitu ginena han. Beraz, eskerrik asko zale guztiei Malaga hasi ginenetik bultzatu gaituzte-eta. Euskadi-Murias guztien taldea da. Zaleak harrapatu ditugu gure kemenari, ilusioari eta lanari esker. Hau zuen taldea da!

Edonola ere, denboraldia ez da amaitu eta hurrengo lasterketak honako hauek izango ditu taldeak Tour Eurométropole (22) eta GP Isbergues (23), irailean, eta Paris-Bourges (4), Tour Vendée (6), Paris-Tours (7) eta Tour de Turquía (9-14), urrian, azken hori WorldTourrekoa.