Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturi, zortzigarren Zamoran
Partekatu:      

Jon Aberasturi, zortzigarren Zamoran

04-09-2018

Jon Aberasturik zortzigarren postua erdietsi du Espainiako Vueltako hamargarren etapan, 177 kilometrokoa Salamanca eta Bermillo de Sayago (Zamora) bitartean. Beraz, bigarren aldiz lortu du Jon Odriozolaren taldeak aurreneko hamarretan sartzea hiru asteko itzuliaren estreinaldian.

Gaur, taldeak Aberasturi babasteko aldeko apustu argia egin du amaiera arte eta ez da ihesaldian sartu (Ezquerra eta Machado). Izan ere, lasterketa burua hartu du Euskadi-Murias multzoak azken kilometroetan. Arabarrak ez du postu onena bereganatu eta zortzigarren postua besterik ez du poltsikoratu helmugan, Elia Viviani -irabazlea- edota Peter Sagan aurkarien atzetik.

Horrenbestez, euskal taldeak maila bikainari eusten dio; Edu Pradesek laugarren postua harrapatu zuen zazpigarren saioan eta hamaika ihesalditan sartu dira txirrindulariak.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Aberasturi erorketaz berreskuratzen ari da eta zortzigarren postuak konfiantza emango dio, beste aukerak izango ditu-eta. Beraz, hobetzen doaz emeki eta hori oso ona da. Gainera, taldeak sekulako lana egin du WorldTourreko taldeen aurka eta harro sentitzeko da hori".

Hamaikagarren etapak ibilbide gorabeheratsuagoa aurkeztuko du asteazkenean, lau mendate eta 207,8 kilometro guztira, lasterketaren luzeena hain zuzen ere, Mombuey (Zamora) herritik Ribeira Sacra, Luintra (Ourense) herrira.

Argazkia: Photo Gomez Sport