Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Jon Aberasturiren ezbeharra
Partekatu:      

Jon Aberasturiren ezbeharra

24-08-2018

Euskadi-Murias taldeko Jon Aberasturik erorikoa izan du goizeko entrenamenduan, ostiralean. Txirrindulari arabarra ezkerreko belaunean zauritu da baina horrek ez du galaraziko Espainiako Itzuliaren partaidetza hasiera batean.

Euskadi-Murias taldeko zortzi txirrindukariek (Aberasturi bera, Aritz Bagüés, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Mikel Iturria, Edu Prades, Óscar Rodríguez eta Héctor Sáez) bigarren etaparen amaiera ikertu dute goizetik, Caminito del Rey bukatuta. Bi orduko saioa izan da erritmo goxoan.

Errepideko atal gaiztoan, Aberasturi erori egin da eta kolpea jaso du belaunean. Hotelera helduta eta zaurien behin-behineko garbiketa jaso ondoren, Malagako Quironsalud Ospitalera abiatu da taldeko kide batekin. Belauneko zauria josi egin behar izan diote, hiru puntu emanez, baita beste zarrastada batzuk garbi dizkiote ere.

Zauria ez da larria eta Aberasturi biharko irteeran izan behar da bihar beste taldeekin batera. Denboraldi honetan, garaipen bat poltsikoratu du Aberasturik eta beste zortzi aldiz zapaldu du podiuma.

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium