Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Iturria azaldu da beste egun zorrotz batean
Partekatu:      

Mikel Iturria azaldu da beste egun zorrotz batean

29-08-2018

Laugarren ordekako saioa (Granada-Roquetas de Mar, 188,7 km) Espainiako Vueltan eta laugarren egunez Euskadi-Murias protagonista izan da eguneko ihesaldian. Gaur Mikel Iturriak hartu du lekukoa eta top10 sartzeko lehiatu da gipuzkoarra.

Oso gogorra izan da ihesaldia harrapatzea; izan ere, ez da osatu 55 kilometrora arte eta 25 lagunek ihes egin dute, Iturria tartean. Edonola ere, ez dira ondo ulertu eta ihelsadia apurtu egin da. Urnietakoa azaldu da El Marchal mendatean eta zortzigarren postua lortzeko lehiatu da, 15. sailkaturik amaieran. Edu Prades, Mikel Bizkarra eta Héctor Sáez, berriz, tropelan sartu dira 3.000 metroko desnibelako etapan. Simon Clarke (EFD) nagusitu da eta Rudy Molard (GFC) lider berria da.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Berriro ere, taldeak jokabide lehiakorra erakutsi du. Bagenekien ihesaldiak aukerak zituela helmugaratzeko. Hortaz, saiakera guztietan izan gara eta Iturria sartu da. Ez da erraza izan, ibilbidea eta abiadura zirela-eta. Tamalez, ez dute elkar ulertu. Iturria iraupen txirrindularia da eta erritmo aldaketak ez ditu gustukoena".

Seigarren etapak ibilbide errazagoa du, 155,7 kilometro Huércal-Overa (Almería) eta San Javier (Murcia) bitartean. Hasiera batean, gizon azkarrenentzat saioa da eta Jon Aberasturik aukera izango du.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium