Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias onenekin baita esprinean ere
Partekatu:      

Euskadi-Murias onenekin baita esprinean ere

13-09-2018

Jon Aberasturik Euskadi-Murias taldearen marka utzi du berriro ere, zazpigarrena Espainiako Vueltaren 18. saioan, 184 kilometrokoa Ejea de los Caballeros eta Lleida bitartean.

Tropelak hiru gizonen (Bol, Bystrom eta Wallays) ihesaldia kontrolatu duen arren, Wallays belgikarrak besoak altxatu ditu helmugan; Aberasturi esprinean lehiatu da eta zazpigarren postua bereganatu du, Vueltako onena arabarrarentzat orain arte. Azken aukera izango du igandean Madrilen.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Aberasturi onenen aurka lehiatu da garaipena lortzeko Lleidan. Iheslariak izan ezik, Viviani edo Peter Sagan goi mailako txirrindulariek besterik ez dute gainditu... Horrenbestez, Euskadi-Muriasek protagonista izaten jarraitzen du onenen mailari eusten etapaz etapa".

Mikel Bizkarrak 19. postua du sailkapen nagusian, eta Euskadi-Muriasek 11.ari taldekakoan

Etapa menditsua izango dute txirrindulariek ostiralean, Coll de la Rabassa (17 km / %6,6) amaituta Lleidatik 154 km beteta.

Argazkia: Photo Gomez Sport