Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Oscar Rodríguezek eta Bizkarrak maila polita eman dute Covadongan
Partekatu:      

Oscar Rodríguezek eta Bizkarrak maila polita eman dute Covadongan

09-09-2018

Oscar Rodríguez Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da Espainiako Vueltako 15. etapan, 22. sailkaturik Lagos de Covadongako gainean 182 kilometro burututa Ribera de Arriba herritik.

Oscarrek maila baieztatu du La Camperonan lortutako garaipenaren ondoren, 22.a helmugan, izan ere, WorldTourreko txirrindulariek besterik ez dute gainditu nafarra azken igoeran. Mikel Bizkarra, berriz, oso ondo aritzen zen 30. postua erdiesten helmugan.

Horrenbestez, euskal taldea hamaikagarrena da taldekako sailkapenean, aurrenekoa Profesional Kontinental mailako artean eta zortzi WorldTourren aurretik.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Egunotan jaso dugun zaleen babesa eskertu nahi dut. Guztien bihotzara heldu gara eta hori proiketu honek lortu nahi zuen helburua da. Beraz, eskerrik asko zuen animoak jaso ditugu-eta errepidean eta Bilbon itxaroten zaituztegu".

Hamabi gizonen ihesaldia protagonista izan da (Bennet, Van Poppel, King, Mollema, Roche, Felline, Conti, Schultz, Rolland, Erviti, Geoghegan-Hart eta García-Cortina). Azken igoeran, izen nagusiak lehiatu dira garaipena harrapatzeko. Thibaut Pinotek irabazi du saioa; Simon Yates britaniarrak, ordea, lidergoari eutsi dio.

Astelehenean bigarren atseden eguna izango da Santander hirian. Lasterketak azken asteari aurre egingo dio asteartean 32 kilometroko bakarkako erlokupekoarekin, Santillana del Mar eta Torrelavega bitartean.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium