Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Saririk gabeko lana San Javier herrian
Partekatu:      

Saririk gabeko lana San Javier herrian

30-08-2018

Jon Aberasturi eta Aritz Bagüés onenekin batera sartu dira Espainiako Vueltako seigarren etapan, 155,7 kilometrokoa Húercal-Overa eta San Javier bitartean.

Haizeak eta erorketak tropela hautsi dute helmugatik 25era. Urduritasuna handia izan den arren, Aberasturik eta Bagüések aurrenekoa multzoa harrapatu dute. Esprinean, Aberasturik 13. postua lortu du. Nacer Bouhanni (COF) azkarrena izan da eta Rudy Molard (GFD) liderra da.

Xabier Muriel, kirol zuzendaria: "Atsekabea izan da amaieran taldeak sekulako etapa egin duelako etapan zehar. Gure apustua Aberasturi aldekoa zen eta horregatik ez gara ihesaldian sartzeko lehiatu. Tropela mozteko aukera zela bagenekien eta mutilak itzela aritu dira, Jon eta Aritz aurreko multzoan sartuta hain zuzen ere. Edonola ere, Jonek ezin izan du postu hobean sartu azken errotondan eta horregatik aukerak galdu ditu. Egunero saioak lehiatzen gara. Bide horri eusten badiogu aurreneko postuak gertuago izango ditugu baita gure helburua etaparen garaipena ere".

Ostiralean, Puerto-Lumbreras eta Pozo Alcon bitarteko etapa, 185,7 km, maldan gorako bukaeran.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium