Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak Profesional Kontinental mailan jarraituko du
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak Profesional Kontinental mailan jarraituko du

10-09-2018

Euskadi-Murias euskal taldeak elite mailari eutsiko dio hurrengo urtean. Jon Odriozola, kirol managerra, Javier Lasagabaster, Zuzendaritza Batzordeko kidea, eta Francis Lafargue, Nazioarteko Harremanetarako arduraduna, kideek proiektuaren jarraipena baieztatu dute Hoznayon, Espainiako Vueltaren bigarren atseden egunean.

Berria zoriontasuneko eta hungikarriko unean heltzen da, Oscar Rodriguez egundoko garaipena lortuta ostiralean La Camperona gainean.

Lasagabasterrek nabarmendu du "egun handia" zela gaurkoa eta Malagatik jasotako zaleen babesa eskertzen zuen, baita antolakuntzaren eta Javier Guillenen babesa ere, eta hedabideen jokabide ederra. Talde osoa, txirrindulariak, zuzendaritza eta auxiliarrak, izan dira ekitaldian.

Jon Odriozola: "Gaur poztasun handiko eguna da. Jendearen bihotzara heldu da taldea eta hori ikaragarria izan da. Hau etorkizuneko eta harrobiko egitasmoa da eta Oskarrek berak baieztatu du hori. Hori dena Muriasi esker izan da. Itxaropena eta ilusioa dut hemendik lau urtetara, edo gutxiagotara, Frantziako Tourrean etapa irabazi dugula esatea... Izan ere, ametsak betetzen dira Espainiako Vueltan erakutsi dugun bezalaxe".

Lafarguek gehitu du "Tourrera itzultzea" dela talde honen helburu nagusia, aurten goi mailako eta nazioarteko egutegian parte hartu eta gero.

Lasagasbasterrek aurreratu du konfiantza osoa duela taldeak aurrerapausoak ematen jarraituko dituela hurrengo urteetan. Horregatik, taldearen ateak ireki ditu beste lagunei, empresei hain zuzen ere, harrobiko egitasmoa den proiektuan sartzeko. Horren inguruan, azaldu du Eusko Jaurlaritzak eskaera sendoa duela taldea Euskadi markaren ordezkaria izateko munduan, aurten publizitate itzulera 40-50 milloikoa izango da-eta.

Azkenik, Lasagabasterrek deialdia egin du zaleei taldea bultzatzeko eta txalotzeko asteazkenean, Vueltan ospatuko den etapan Getxo eta Oiz bitartekoa.

Argazkiak: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium