Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Cyril Barthe, onenen gertu beste behin
Partekatu:      

Cyril Barthe, onenen gertu beste behin

27-08-2019

Cyril Barthe ezin hobeto lehiatu da berriro ere eta Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da Espainiako Itzuliaren laugarren etapan, 175,5 kilómetro Cullera eta El Puig bitartean.

Bi txirrindularik ihes egin dute eta tropelak harrapatu ditu helmugatik 18ra. Barthek oso ondo egi dio aurre helmugari baina zortea ez du alde izan oraingoan eta 11. postua poltsikoratu du bukaeran. Oscar Rodríguez eta Mikel Iturria aurreneko tropelean sartu dira.

Bestetik, Aritz Bagües gipuzkoarrak eroriko gogorra jaso du baina espero zen baino hobeto heldu da; izan ere, zauri arinak besterik ez ditu eta lasterketan jarraituko du euskaldunak.

Asteazkenean, mendiko lehendabiziko bukaera helduko da, Javalambre mendatean, 11,1 km %7,8ra; ibilbidea gorabeheratsua izango da L'Eliana herritik 170,7 km betetzeko. Jon Odriozolaren taldeak gogoak ditu ibilbide menditsuan nabarmentzeko.

Frantzian, Gari Bravok eguneko ihesaldia harrapatu du Tour Poitou-Charentes (2.1) itzuliaren lehendabiziko saian, Niort eta Rochefort-sur-Mer bitartean.

Beste bi txirrindulariekin ihes egin du gipuzkoarrak eta 170 km bete ditu buruan, 7ra harrapatuta; behintzat Lehiakortasunaren saria bereganatu du. Helmugan, Dani Viejok 10. postua erdietsi du eta Gazteen Saria irabazi du podiumean. Bigarren etapa, Rochefort-sur-Mer eta Aigre herriak du 168,1 kilometro betetzeko.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium