Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, eguna gaindituta Calpen
Partekatu:      

Euskadi-Murias, eguna gaindituta Calpen

25-08-2019

Oscar Rodríguez eta Mikel Iturria Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onenak izan dira Espainiako Itzuliaren bigarren etapan, Benidorm eta Calpe bitartean (199,6 km).

Fernado Barcelo saiatu da buruan aurreneko kilometroetan, baina beste lau txirrindularik lortu dute ihes egiten eta harrapatu dute eguneko ihesaldia. Puig de Llorença mendatean, helmugatik 24ra, izen nabarmenak mugitu dira buruan.

Quintana -saioaren irabazlea kolonbiarra-, Roche -lider berria irlandarra-, Roglic, Aru, Nieve eta Urán txirrindulariek tartea ireki dute. Óscar Rodríguez eta Iturria, berriz, hirugarren multzo batean helmugaratu dira 1:43ra. Taldeko beste lagunak arazorik gabe heldu dira eta indarrak gorde ditzute hurrengo egunei begira.

Astelehenean, 188 kilometro dituzte txirrindulariek Ibitik Alacantera eta esprina espero da mendirik gabeko saioan.

Etorkizuneko Tourrean, Urko Berradek 12. postua poltsikoratu du amaieran, erasoan azken etapan. Nafarrak abuztu bikaina sinatu du; izan ere, 19.a bukatu zuen Portugalgo Itzulian, 2.a Gazteen sailkapenean. Urkok 21 urte besterik ez du.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium