Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Fernando Barcelo garaipena lortzeko lehiatu da Igualadan
Partekatu:      

Fernando Barcelo garaipena lortzeko lehiatu da Igualadan

31-08-2019

Fernando Barcelo (1996, Euskadi-Murias) gaztea nabarmendu da Espainiako Itzuliaren zortzigarren etapan, 166,9 kilometro Valls eta Igualada bitartean. Euskadi-Murias taldearen gazteak eguneko ihesaldia harrapatu du eta bederatzigarren sailkatu da.

Guztira, 21 txirrindularik ihes egin dute 15. kilometroan. Besteak beste, Luis León Sánchez, Zdenek Stybar, Dylan Teuns edo Jesús Herrada aurkariek lagundu dute Barcelo; hain zuzen , 4 eta 5 minutuko aldea izan dute.

Multzoa Montserrat mendatean argaldu da; izan ere, 7,4 km %6,6 igoerari aurre egin diote. Bertan, sekulako amaiera egin du Barcelok. Erasoa jo du eta buruan pasa da gainetik; maldan behera eta euritan ere ezin hobeto moldatu da. Izan ere, helmugatik 3,3ra harrapatu dute. Igualadan, lehiatu da eta bederatzigarren postua erdietsi du dena eman eta gero. Team Sunweb taldeko Nikias Arndt alemaniarrak irabazi du saioa.

Sailkapen nagusian, Nicolas Edet (COF) da lider berria, Óscar Rodríguezek 16. postua du orain; tropelak 9:24 galdu du-eta helmugan.

Igandeko saioa beldurtzekoa da Andorra la Vellatik Cortals d'Encamp mendatera arte; 94,4 kilometro besterik ez dira baina bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek: Coll d´Ordino (1ª; 8,9 km %5era); Coll de la Gallina (ESP; 12,1 km %8,4ra); Comella (2ª; 4,2 km %8,6ra); Engolasters (2ª; 4,8 km %8,1era); eta helmuga Els Cortals d´Encamp (5,9 km %8,1ra) gainean. Astelehenean, berriz, aurreneko atseden eguna helduko da.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium