Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, hasiera polita Torreviejan
Partekatu:      

Euskadi-Murias, hasiera polita Torreviejan

24-08-2019

Euskadi-Murias taldeak hasiera ona eman dio Espainiako Itzuliari Alacanten, Torreviejako 13,4 kilometoko taldekako erlojupekoarekin. Arazorik gabe gainditu dute euskaldunek eguna eta 46" besterik ez dute galdu helmugan WorldTour mailako 18 taldeen aurka.

Aritz Bagüés (1989), Fernando Barceló (1996), Cyril Barthe (1996), Mikel Bizkarra (1989), Mikel Iturria (1992), Óscar Rodríguez (1995), Héctor Sáez (1993) eta Sergio Samitier (1995) taldekideek osatzen dute Espainiako Itzuliaren multzorik gazteena. Igotzailez betetako taldeak burua ondo zaindu du eta 20. postua eskuratu du, 46" galduta eta erorikorik gabe. Astana Pro Team taldeak irabazi du saioa eta Miguel Angel Lopez da liderra.

Bigarren etapak, Benidorm-Calpe, 199,6 km, ibilbide bihurria du Alacanten eta igoera aldapatsua du amaieran, Puig Llorença (Cumbre del Sol) mendatea, 3 km %9,5era, helmugatik 24ra.

Limousineko Tourrean, Mikel Aristik erorikoa izan du amaieran eta ezin izan du gipuzkoarrak azken esprinean lehiatu. Horregatik, podiuma galdu du eta laugarren bukatu du itzulia. Edonola ere, ezin hobeto aritu da taldea: Aristik irabazi zuen saio bat eta bigarrena sailkatu zen bestean. Gari Bravo,Juan Antonio López-Cozar eta Gotzon Udondo Aristi taldekideek babestu dute hasieratik amaiera azken egunean. Etorkizuneko Tourrean, berriz, Urko Berradek 10. postuari eutsi dio, 16. sailkatuta

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium