Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak kemena azaldu du eta Barcelo 3. sailkatu da Bilbon
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak kemena azaldu du eta Barcelo 3. sailkatu da Bilbon

05-09-2019

Euskadi-Murias taldea protagonista izan da berriro ere, gaur Espainiako Itzuliaren 12. saioan Iruñatik Bilbora. Fernando Barcelo gazteak garaipena borrokatu du eta hirugarren sailkatu da.

115 kilometro bete dute txirrindulariek erritmo bizian ihesaldia osatu arte; Barcelo eta Cyril Barthe taldekideak sartu dira 19 gizonen multzoan. Urruztimendi, Vivero eta Arraiz muinoek burua argaldu dute erabat. Barcelo onenekin izan da eta Philippe Gilbert belgikarrak besterik ez du aragoiarra gainditu azken igoeran. Beraz, hirugarren postua eskuratu du Barcelok eta goi mailako podiuma zapaldu du etxean. Zaleek inoiz baino gehiago bultzatu dute Euskadi-Murias maldetan, Mikel Iturria atzo lortutako garaipenaren ostean.

Etapa menditsua eta gogorra izango dute txirrindulariek Bilbotik bihar, San Mamesetik hasita; izan ere, ilusioz beteta aurre egingo diote taldeko txirrindulariek. Guztira, 166,4 kilometro dira Los Machucos helmugara arte eta zazpi mendate dira tartean.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium