Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldea Espainiako Itzulian lehiatuko da
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldea Espainiako Itzulian lehiatuko da

07-05-2019

Euskadi-Murias Espainiako Itzulian lehiatuko da bigarren urtez abuztuaren 24tik irailaren 15era. Unipublic antolatzaileak gonbidapenak baieztatu ditu eta euskal taldea Alacanten izango da.

Zalantzarik gabe, Espainiako Itzulia merezitako saria da eta horrek Jon Odriozolaren etorkizuneko proiektua bultzatzen du. WorldTour mailan aukera berri hau ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatuko da Euskadi-Murias, iaz egin zuen bezala. Oscar Rodriguez gazteak sekulako garaipena erdietsi zuen La Camperonan eta multzo osoa ezin hobeto aritu zen; Mikel Bizkarrak 17. sailkatu zen amaieran eta zortzi txirrindulariak helmugaratu ziren Madrilen.

Berriz ere, ibilbideak euskal aztarna izango du, irteeretan eta helmugetan, halanola, Donapaleu, Urdax, Los Arcos eta Bilbo herrietan. Burgos-BH, Caja Rural-Seguros RGA eta Cofidis taldeek beste hiru gonbidapenak jaso dituzte.

Jon Odriozola: "Iaz bete genuen denboraldi bikainaren eta aurten eginiko hasiera ederraren ostean, egundoko poztasuna da Espainiako Itzulian parte hartzea berriro ere. Iaz gure lehendabiziko aldiz zen eta garaipen mundiala lortu genuen euskal txirrindularitzarentzat, Euskadi-Murias goi mailan nazioarteko txirrindularitzan ezartzen. Bereziki, Javier Guilleni berari eskertu nahi diot gonbidapen hau, izan ere, oso garrantzitsua da guretzat".

Aurten, Euskadi-Muriasek lau garaipen pilatu ditu orain arte, baina batez ere nortasuna eta kemena erakusten nabarmentzen da taldea non-nahi. Denboraldi honetan muga gehiago ireki ditu gainera, Omango Tourrean edo Flecha Valonan lehiatzen, ASO gondidatuta, Frantziako Tourraren antolatzailea, hain zuzen.

Ibilbidea menditsua izango da eta zortzi helmuga izango ditu maldan gora Espainiako Itzuliak: Javalambre, Ares del Maestrat, Mas de la Costa, Cortals d’Encamp, Los Machucos, La Cubilla, Acebo eta Gredos gainetan. Erlojupekoak, berriz, bi izango dira: taldekakoa hasieran Alacanten (18 km) eta bakarkoa Pau hirian (36,1 km). Hiru saio bereziak izango ditu Euskadi-Murias taldeak beraz: Donapaleu-Urdax (11.a), Los Arcos-Bilbo (12.a) eta Bilbo-Los Machucos (13.a).

Ibilbidea:

Larunbata 24. 1. etapa: Salinas de Torrevieja – Torrevieja, 18 km CRE
Igandea 25. 2. etapa: Benidorm – Calpe, 193 km
Astelehena 26. 3. etapa: Ibi – Alicante, 186 km
Asteartea 27. 4. etapa: Cullera – El Puig, 177 km
Asteazkena 28. 5. etapa: L’Eliana – Observatorio Astrofísico Javalambre, 165,6 km
Osteguna 29. 6. etapa: Mora de Rubielos – Ares del Maestrat, 196,6 km
Ostirala 30. 7. etapa: Onda – Mas de la Costa, 182,4 km
Larunbata 31. 8. etapa: Valls – Igualada, 168 km
Igandea 1. 9. etapa: Andorra La Vella – Cortal D’Encamps, 96,6 km

Astelehena 2. Atseden eguna

Asteartea 3. 10. etapa: Jurançon – Pau, 36,1 km CRI
Asteazkena 4. 11. etapa: Saint-Palais – Urdax-Dantxarinea, 169 km
Osteguna 5. 12. etapa: Circuito de Los Arcos (Navarra) – Bilbao, 175 km
Ostirala 6. 13. etapa: Bilbao – Los Machucos, 167,3 km
Larunbata 7 14. etapa: San Vicente de la Barquera – Oviedo, 189 km
Igandea 8. 15. etapa: Tineo – Santuario del Acebo, 159 km
Astelehena 9. 16. etapa: Pravia – Alto de La Cubilla, 155 km

Asteartea 10. Atseden eguna

Asteazkena 11. 17. etapa: Aranda de Duero – Guadalajara, 199,7 km
Osteguna 12. 18. etapa: Colmenar Viejo – Becerril de la Sierra, 180,9 km
Ostirala 13. 19. etapa: Ávila – Toledo, 163,4 km
Larunbata 14. 20. etapa: Arenas de San Pedro – Plataforma de Gredos, 189 km
Igandea 15. 21. etapa: Fuenlabrada – Madrid, 105,6 km

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium