Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Oscar Rodriguez eta Mikel Bizkarra, onenekin
Partekatu:      

Oscar Rodriguez eta Mikel Bizkarra, onenekin

29-08-2019

Oscar Rodríguez Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da Espainiako Itzuliaren seigarren etapan, 198 kilometro Mora de Rubielos herritik Ares del Maestrat gainera.

Azken igoeran, 7,9 km %5era, igotzaile nafarra eta Mikel Bizkarra gizonik garrantzitsuenen oso gertu izan dira helmugan, eta segundo batzuk besterik ez dituzte galdu. Sailkapen nagusian, Óscar Rodríguezek 17. postua du

Zazpigarren saioa Ondatik aterako da Mas de la Costa mendatera heltzeko, 183,2 kilometro beterik. Bigarren zatian, bost mendate izango dituzte txirrindulariek eta azkenk  4 kilometro batez besteko %12,3 pendiza du.

Frantziako Tour Poitou Charentes itzulian, Juan Antonio López-Cozar protagonista izan da eguneko ihesaldia harrapatuta goizeko hirugarren etapan; izan ere, helmugatik 2ra harrapatu du tropelak andaluziarra eta 100 km egin ditu lasterketan buruan. Podiumean, Lehiakortasunaren sariari heldu dio.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium