Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldeak dohainak erakutsi ditu Alacanten
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldeak dohainak erakutsi ditu Alacanten

26-08-2019

Euskadi-Murias taldeak gaztetasuna eta maila erakutsi ditu Espainiako Itzuliaren hirugarren etapan, Ibi-Alicante, 188 km, protagonista izaten hasieratik amaiera arte.

Cyril Barthe gazteak (1996) gizonik azkarrenen aurka azaldu du burua helmugan, 8. postua eskuratzen, aurreneko aldiz La Vueltan lehiatuta. Izan ere, emaitza horrek harrobiarekin talde honek egiten duen lana baieztatzen du beste behin. Sam Bennett (BOH) irlandarrak irabazi du saioa eta Nicolas Rochek (SUN) lidergoari eutsi dio.

Irteeratik nabarmendu da elastiko berdea buruan. Izan ere, Hector Saezek (1993) eguneko ihesaldia harrapatu du eta helmugatik 41era harrapatu du tropelak. Beraz, 147 kilometro eman ditu buruan Caudetekoak.

Erritmoa bizitu da Tibi maldetan eta Euskadi-Murias taldeak oso ondo erantzun du. Azken kilometroetan, Barthek ezin hobeto aritu da eta onena eman du helmugan 8. postu itzela sinatzeko. Izen handiek besterik ez dute gainditu euskalduna, Bennett (1°), Teuns (2°), Mezgec (3°) edota Jakobsen (7°) aurkariek. Taldekide guztiak aurrean sartu dira, Saez eta Samitier izan ezik. Bagüesek, berriz, erorikoa izan du baina ondoriorik gabe.

Astearteko saioak ez du zailtasunik, Cullera-El Puig, 175,5 km; Oronet (3) besterik ez dute txirrindulariek, 5,8 km %4,5era, helmugatik 45era. Eguraldi euritsua iragartzen dute. Mendia, ordea, asteazkenean helduko da Javalambre mendatean bukatuta.

Tour Poitou-Charentes

Euskadi-Murias taldearen beste multzo bat Tour Poitou Charentes itzulian lehiatuko da Frantzian asteartetik ostiralera sei txirrindulariekin: Ander Barrenetxea, Gari Bravo, Julen Irizar, Juan Antonio López-Cozar, Gotzon Udondo eta Dani Viejo, David Echavarri zuzenduta. Ez dira izango Mikel Aristi, Enrique Sanz eta Beñat Intxausti osasun edo fisiko arazoak direla-eta.

Lasterketak bost etapa ditu lau egunetan; hain zuzen, bi saio ditu ostegunean, 23 kilometroko erlojupekoa tartean. Guztira, 18 talde dira irteeran.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium