Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanz, hirugarrena San Sebastian de los Reyesen
Partekatu:      

Enrique Sanz, hirugarrena San Sebastian de los Reyesen

05-05-2018

Enrique Sanzek hirugarren postua erdietsi du Vuelta a Madrid probaren bigarren etapan (Alcobendas-San Sebastián de lo Reyes, 134,5 km), beste podiuma Jon Odriozolaren taldearentzat.

Euskadi-Murias-ek ihesaldiak bilatu ditu hasieran; gero, berriz, erritmoa bizia jarri du tropel buruan ihesaldiak kontrolatzeko ibilbidearen bigarren zatian. Helmugan, Sanz esprinean lehiatzen zen eta hirugarren postua lortzen zuen. Gainera, Sergio Rodriguezek sendotu du Esprint Berezien lidergoa. Sailkapen nagusian, berriz, Mikel Iturria 14.a da liderraren denborarekin.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Egun gogorra izango zela bagenekien ibilbidea zela-eta; horregatik, ihesaldietan sartu gara indarrak ez xahutzeko. Helmugari begira, lasterketaren burua hartu dugu eta taldearen lana bikaina izan da; talde indartsua eta sendoa izatea erakutsi dugu berriro ere. Chapeau guztientzat. Enrique garaipena lortzeko lehian egon da eta irabazteko aukerak izan ditu azken metrora arte. Igandean, beste aukera izango dugu".

Madrilgo Itzulia igandean bukatuko da Paseo de la Castellanako zirkuitoan, 19 itzulia guztira 101 kilometro betetzeko.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium