Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias taldea etapa baten bila Madrilen
Partekatu:      

Euskadi-Murias taldea etapa baten bila Madrilen

03-05-2018

Euskadi-Murias taldea Vuelta a Madrid (2.1) itzulian lehiatuko da, hiru etapatan ostiraletik igandera, Yorkshire parte hartzen duen bitartean.

Ander Barrenetxea, Aitor González, Mikel Iturria, Óscar Rodríguez, Sergio Rodríguez, Enrique Sanz eta Beñat Txoperena euskal taldearen zazpi txirrindulariak dira, Ruben Perez zuzenduta. Beste multzo bat Britainia Handiko Tour de Yorkshire (2.1) arituko da.

Ruben Perez, kirol zuzendaria: "Iturria eta Txoperena gure gizonak izango dira sailkapen nagusiari begira. Enrique Sanzek, berriz, garaipena bilatuko du bizkorra da-eta baita esperientzia du ere. Besteek taldekideak babestuko dituzte eta hazten saiatuko dira".

Guztira, 17 taldek parte hartuko dute: WorldTourreko bat, lau Profesional Kontinental eta 12 Kontinental mailakoak.

Ibilbidea:
Ostirala. 1ª etapa: Manzanares El Real - Manzanares El Real, 175,4 km
Larunbata. 2ª etapa:Alcobendas - San Sebastián de los Reyes, 134,5 km
Igandea. 3ª etapa: Madrid - Madrid, 101 km

Saio menditsuena aurrenekoa izango da, Cotos (2ª) mendatearekin helmugatik 35 kilometrotara. Bigarren etapak, ordea, hirugarren mailako gainak ditu lehendabiziko zatian; eta hirrugarrena eta azkena Paseo de la Castellanako zirkuitoan erabakiko da. Azken bi horietan esprina espero da.

Argazkia: Photo Gómez Sport