Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Mikel Iturria eta Sergio Rodriguez nabarmendu dira Madrilen
Partekatu:      

Mikel Iturria eta Sergio Rodriguez nabarmendu dira Madrilen

04-05-2018

Mikel Iturria, 10.a, Euskadi-Murias taldearen txirrindularirik onena izan da Madrilgo Itzuliaren lehendabiziko etapan 175,4 kilometrokoa Manzanares El Real hasita eta amaituta.

Sergio Rodriguezek ihes egin du tropelatik 30. kilometroan Veloso (W52) eta Rubiano (COL) harrapatuta -Soto (CJR) eta Cardoso (RPB) beranduago sartu dira buran-, eta Cotos mendatean amorea ematen zuen nafarrak. Euskal taldearen txirrindulariak Sprint Bereziak irabazi ditu.

Bestetik, lasterketa Cotos mendatean erabaki da, helmugatik 35 kilometrotara, eta Iturria buruko 15 txirrindulariekin sartu da. Helmugan, maldan gora, txirrindulari gipuzkoarrak 10. postua erdietsi du. Enrique Sanzek, berriz, hurrengo multzoa burutu du. Edgar Pinto (RPB) portugaldarrak saioa irabazi du eta liderra da.

Bigarren etapa 134,5 kilometrokoa izango da Alcobendas eta San Sebastián de los Reyes bitartean, hirugarren mailako mendateekin ibilbidearen aurreneko zatian.

Argazkia: Photo Gómez Sport