Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Enrique Sanzek bigarren postua eskuratu du Madrilen
Partekatu:      

Enrique Sanzek bigarren postua eskuratu du Madrilen

10-05-2019

Enrique Sanzek bigarren postua erdietsi du Madrilgo Itzuliaren aurreneko saioan eta Euskadi-Murias taldeak beste podium bat poltsikoratu du.

Euskal taldeak tropelaren ardura hartu du eta Gotzon Udondo buruan izan da 110 kilometro, lan bikaina egiten bizkaitarra. Haizeak jo du etaparen 164 kilometrotan zehar. Eguneko zazpi gizonen ihesaldia harrapatuta 20ra, Sanzek garaipena lortzeko borrokatu du, bigarren postua lortuta. Niccolò Bonifazio (TDE) frantziarrak besterik ez du nafarra menderatu. Hain zuzen, lau garaipen eta hiru bigarren postuak pilatzen ditu Sanzek.

Enrique Sanz: "Berriro ere, taldeak lasterketaren ardura hartu du baita Movistar Team taldearen erasoari erantzun zuzena eman dio ere. Postu bat besterik ez zait falta lan hori bukatzeko. Egia esan dena ondo egin dut helmugan, Bonifaziok nagusitu den arren, eta horregatik pozik nago. Orain biharkoan pentsatzen ari naiz; izan ere, gogortasun gehiago du ibilbideak. Aurten, dena ondo ateratzen da, ez bakarrik emaitzei so, baita nola taldearen gazteak moldatzen ari diren ere. Beraz, haiek zoriondu nahi ditut eta taldeak nigan duen konfianza eskertu".

Bigarren saioak ibilbide zailagoa du eta bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek lehendabiziko zatian; amaierak gozoagoa dela ematen du San Martin de Valdeiglesias herrian hasita eta amaituta maldan gora 164,5 km bete ondoren.

Argazkia: Photo Gomez Sport