Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias garaipena lortzera Madrilera
Partekatu:      

Euskadi-Murias garaipena lortzera Madrilera

09-05-2019

Euskadi-Murias Madrilgo Itzulian arituko da asteburuan, hiru etapatan ostiraletik igandera. Aritz Bagüés, Gari Bravo, Juan Antonio López-Cozar, Mario González, Beñat Intxausti, Enrique Sanz eta Gotzon Udondo zazpi txirrindulariak izango dira, Ruben Perezen zuendaritzapean.

Gari Bravo: "Joan den astean erritmo falta nabaritu nuen Asturiasko Itzulian gaixorik egon eta gero, baina oso ono etorri zitzaidan lehiatzea berriro ere. Horregatik, gogo askorekin naiz Madrilgo Itzuliari begira. Gainera, multzo ona izango dugu, batez ere Enrikerekin esprinean baita txirrindulariak ditugu urrunetik mugitzeko ere. Ziur asko, ibilbideak ez du gogortasun nahikorik eta multzo bat helduko da aurreneko bi egunetan. Guk gure aukerak aprobetxatzen saiatuko gara saio garaipena lortzeko".

Ibilbidea:
Ostirala. 1. etapa: Aranjuez - Aranjuez, 164,1 km
Larunbata. 2. etapa: San Martín de Valdeiglesias - San Martín de Valdeiglesias, 164,5 km
Igandea. 3. etapa: Madrid - Paseo de la Castellana, 99,9 km

Hogei taldek parte hartuko dute, bedetatzi dira Lehenengo eta Bigarren mailakoak: Euskadi-Murias, Movistar Team, Burgos-BH, Caja Rural-RGA, Delko Marseille, Manzana Postobón, Team Arkéa-Samsic, Team Total-Direct Energie eta W52-FC Porto.

Argazkia: Photo Gomez Sport