Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Sanz eta Bravo nabarmendu dira Madrilen
Partekatu:      

Sanz eta Bravo nabarmendu dira Madrilen

12-05-2019

Berriro ere, Euskadi-Murias garaipena bereganatzeko lehiatu da Madrilgo Itzuliaren hirugarren eta azken etapan.

Enrique Sanzek zazpigarren postua poltsikoratu du Castellanan, bigarrena izan eta gero ostiralean. Gari Bravo, berriz, 14.a helmugaratu da eta seigarren postuari heldu dio sailkapen nagusian gipuzkoarrak. Beraz, laburpena ona da, helburua zen garaipena lortu ez den arren.

Txirrindulariek 19 bira eman diote 5,26 kilometroko zirkuitoari Castellanan. Esprinean, erorketak kaltetu du Sanz azken bihurgunean eta zazpigarren postura arte besterik ez du gora egin nafarrak. Bestetik, Bravok oso ondo egin du bukaeran postuak bereganatzeko, seigarrena amaitzeko nagusian.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Taldearen maila ona izan da, betiko jarrerarekin eta nortasunarekin. Pena izen zen lehendabiziko egunaren bigarren postua. Horrenbestez, bide ederrari eusten diogu eta horrela jarraitu behar dugu hurrengoetan".

Hurrengo astean, bi itzulitan arituko da euskal taldea, 4 Jours de Dunkerque, Frantzian asteartetik igandera, eta Aragoiko Itzulia, ostiraletik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport