Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Murcia eta Almeria, hurrengo lasterketak Euskadi-Murias taldearentzat
Partekatu:      

Murcia eta Almeria, hurrengo lasterketak Euskadi-Murias taldearentzat

09-02-2018

Euskadi-Murias beste bi lasterketetan arituko da asteburuan, Vuelta a Murcia, larunbatean, eta Clásica de Almería, igandean. Gainera, bi itzulitan lehiatzen ari da euskal taldea, Colombia Oro y Paz eta Tour La Provence.

Jon Aberasturi, Mikel Bizkarra, Gari Bravo, Edu Prades, Héctor Sáez, Sergio Samitier eta Enrique Sanz izango dira zazpi txirrindulariak Murtzia-n eta Almeria-n.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Mallorkako eta Valentziako itzulien irudi ederrari eta lanari jarraipena ematea da helburu nagusiena Murtzian eta Almerian. Nire ustez, aukerak ditugu bi probetan. Aberasturi, Frantzian lehiatuta, eta Sanz gure apustuak izango dira Almerian. Murtzian, berriz, Edu Prades izango da gure gizona onenen tropela espero baita helmugan"

Vuelta a Murcia (1.1) proba larunbatean ospatuko da 208 kilometroko ibilbidean Beniel-etik Murtzia-ra, hain zuzen ere. Hiru mendate gainditu beharko dituzte: Cieza (3ª, 68,1 km), Zarzadilla (2ª, 119 km) eta Collado Bermejo (1ª, 146,2 km).

Partaidetza 19 taldekoa izango da, sei WorldTour mailakoak eta 12 Profesional Kontinental mailakoak. Irteera 10:45ean da eta partehatzaileak helmugaratuko dira 16:00 eta 16:30 bitartean.

Clásica de Almeria (1.HC) proba, berriz, igandean da, 185,1 kilometro Almeria-tik Roquetas de Mar hirira. Mendiko sariak lau izango dira: Cuesta Blanca (3ª, 40 km), Lucainena (4ª, 85 km), Balcón de Sierra Alhamilla (3ª, 88 km) eta Turrilas (2ª, 92 km).

Hogei talde izango dira, zazpi WorldTour-rekoak eta 11 Profesional Kontinentalak. Irteera 12:10ean da eta txirrindulariak 16:38 eta 17:05 bitartean helmugaratuko dira.

Bestetik, beste bi lasterketetan da Euskadi-Murias aste honetan, hain zuzen, Colombia Oro y Paz eta Tour La Provence itzulietan. Guztira, taldeko 18 txirrindulari lehiatuko dira aste honetan.

Argazkia: Luis Ángel Gomez / Photo Gomez Sport