Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, WorldTour mailan Turkian
Partekatu:      

Euskadi-Murias, WorldTour mailan Turkian

15-04-2019

Euskadi-Murias taldeak WorldTour mailako Turkiako Tourrean parte hartuko du aste honetan, baita Frantziako Kopan ere. Beraz, Catalunyako Itzulian eta Itzulia Basque Country etxeko proban lehiatu eta gero, Jon Odriozolaren multzoak mailarik gorenean jarraitzen du.

Euskal taldea Turkiara itzultzen da iaz garaipen ederra lortuta, Edu Pradesek irabazi baitzuen sailkapen nagusia. Aurten, Ander Barrenetxea, Cyril Barthe, Urko Berrade, Beñat Intxausti, Julen Irizar, Enrique Sanz eta Daniel Viejo dira taldekideak, Ruben Perezen zuzendaritzapean.

Gizon azkarrenek aukerak izango dituzte lehendabiziko eta hirugarren etapetan; bigarrenak eta laugarrenak, berriz, maldan gora bukatuko dute. Saio nagusia larunbatekoa izango da, bosgarrena, izan ere, 1.300 metrotara amaituko dute txirrindulariek. Istanbul hiriak itxiera emango dio lasterketari igandean. Guztira, 17 taldek parte hartuko dute, WorldTour mailako sei eta Kontinental Profesional hamar dira, hain zuzen ere.

Ibilbidea:
Asteartea. 1. etapa: Istanbul - Tekirdag, 165 km.
Asteazkena. 2.etapa: Tekirdag - Eceabat, 180 km.
Osteguna. 3. etapa: Çanakkale - Edremit, 155 km.
Ostirala. 4. etapa: Balikesir - Bursa, 185 km.
Larunbata. 5. etapa: Bursa - Kartepe, 170 km.
Igandea. 6. etapa: Sakarya - Istanbul, 165 km.

Beste multzo bat Paris-Camembert (1.1) klasikoan arituko da bihar asteartean Frantzian, 182 kilometro Pont-Audemer eta Livarot bitartean. Mikel Aristi, Mario González, Juan Antonio López-Cozar, Sergio Rodríguez, Héctor Sáez eta Gotzon Udondo taldekideak dira David Echávarri gidatuta errepidean. Ibilbidea gorabeheratsua da oso eta hainbat muino ditu, azken zatian batez ere. 16 taldek parte hartuko dute, 13 dira Lehenengo eta Bigarren mailakoak.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium