Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Euskadi-Murias, haizearen aurka lehiatuko da ZLM Tourrean
Partekatu:      

Euskadi-Murias, haizearen aurka lehiatuko da ZLM Tourrean

18-06-2019

Euskadi-Murias aurreneko aldiz arituko da ZLM Tour itzulian, bost jardunalditan asteazkenetik igandera. Mikel Aristi, Aritz Bagüés, Ander Barrenetxea, Urko Berrade, Julen Irizar eta Dani Viejo sei txirrindulariak dira, David Echavarri zuzenduta.

Aritz Bagüés: "Haizeak marka dezake aldea itzulian zehar. Haizea egin ezkero, oso lasterketa gogorra izan daiteke. Talde ona dugu esprintetan sartzeko; Aristik eta Danik bere aukerak eduki ditzazkete esprinterako dauden hiru etapatan. Larunbateko jardunaldia, berriz, gogorrena da eta sailkapen nagusia marka dezakena, lehen eguneko erlojupekoarekin batera. Hain zuzen, azken aurreko egun hori aproposa izan daiteke Irizar taldekidearentzat eta niretzat".

Aitzin-etapak hasiera emango dio lasterketari asteazkenean. Ordekako ibilbidea, zirkuitoak amaieran eta haizea nabarmentzekoak dira lehenengo, bigarren eta laugarren etapetan. Saio nagusia, berriz, larunbatean izango da, hainbat muino igo beharko dituzte txirrindulariek.

Ibilbidea:
Asteazkena. Aitzin-etapa: Yerseke - Yerseke, 6,8 km
Osteguna. 1. Etapa: Bredene - Heinkenszand, 197,9 km
Ostirala. 2. Etapa: Etten-Leur - Buchten, 168,1 km
Larunbata. 3. Etapa: Buchten - Landgraaf, 171,4 km
Igandea. 4. Etapa: Eindhoven - Tilburg, 170,1 km

Guztira, 17 taldek parte hartuko dute, WorldTour mailako lau eta Kontinental Profesional mailako sei. Beste multzo bat La Route de Occitanie Frantziako itzulian lehiatuko da ostegunetik igandera.

Argazkia: Photo Gomez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium