Cookie-politika

Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak darabiltzagu gure zerbitzuak hobetzeko eta, zure nabigazio-ohituren jarraipena eginez, zure lehentasunekin erlazionatutako publizitatea erakusteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, erabilpen honekin ados zaudela ulertuko dugu. Konfigurazio hau aldatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo hona

Berriak
Oscar Rodriguez nabarmendu da Zornotzan
Partekatu:      

Oscar Rodriguez nabarmendu da Zornotzan

08-04-2018

Oscar Rodríguez (1995) Euskadi-Murias taldearen onena izan da Zornozta-ko Udaberri Klasikoan, euripean.

22 urte besterik ez duen arren, Oscar-rek maila erakutsi du 16 txirrindularien multzoan Muniketa-ko bigarren igoeran ihes eginda. Horiek lehiatu dira proba irabazteko. Txirrindulari nafarra 13. helmugaratu da amaieran, 'top10' sartzeko lehian. Fernando Barceló, Beñat Txoperena eta Mikel Bizkarra aurreneko 30ren artean sailkatu dira. Andrey Amador (MOV) gailendu da eta Alejandro Valverde taldekidea bigarrena izan da.

Jon Odriozola, kirol managerra: "Oscar onenekin izan da Zornotzan eta itxiera eman dio euskal txirrindularitzarentzat aste ederrari. Hortaz, taldeak gogoz ekingo dio hainbat goi mailako lasterketei hurrengo egunetan, halanola, Paris-Camembert (apirilak 10), Tour du Finistére (apirilak 14) eta Tro-Bro Léon (apirilak 15), Frantzia-ko Koparenak, eta Tour of the Alps (apirilak 16tik 20ra), Italian".

Jon Aberasturi, Mikel Aristi, Cyril Barthe, Julen Irizar, Sergio Rodríguez, Beñat Txoperena eta Gotzon Udondo Euskadi-Murias taldearen zazpi txirrindulariak izango dira asteartean Paris-Camembert klasikoan, Ruben Perez zuzendaritzapean.

Argazkia: Photo Gómez Sport

Orbea
Spiuk
Kalas
Skoda Menabi
El kano
Sigma
Nutergia
Arratia
Ikolan
FSA
Bizi
Disur 2000
Biofrutal
MPCC
Arribe
Calibix
Velobook
Fullgas
Athlon
BKool
Yokogarbi
Insalus
Prevencilan
Euskorot
Morgan Blue
Aquarium